XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) burutik, berari gogora etorri zitzaion gauza bat egiteagatik, ez: agindu ori lege zarretan ipinia zegoen.

Lege zarrak euskaldunentzat indarr aundia izan du beti.

Gure gurasoak au egiten zuten, esaten degunean, ezpañetatik ateratzen ez badira ere, gure biotzean beste itz batzuek sorrtzen dira.

Isillikakoak izan arren, itz oek entzutea gauza txalogarria da.

Ara bada zerr itz diran gure biotzean jaiotako itz oek: gure gurasoak ori egiten zutenean, zerr dala ta egingo zuten: etziran aiek burugabekeriak egitearen zaleak.

Lege zarrai, aspaldiko gauzai begirune aundiaz begiratzen bazieten, guk ere beste orrenbeste egin bearr degu.

Gurasoak joan diran bidetik dijoana gurasoak onak, diranean, ori jakiña da ongi dijoa.

Bide berrietatik asi baño len, obe izango da lengo bide zarrak nolakoak ziran bene-benetan ikastea.

Urrte askoan, gizaldi askoan dirauen gauza batek, zerrbait aundia bere barrenen du, urrteak, gizaldiak, berenez añ autsikorrak izanik, gauza zarr ori purrukatzeko eta apurrtzeko ezerr egin ezin izan dutenean.

Zarrtzaroan sarrtu naizelako au esaten dedala,(...).